inprimatu
minutu 1 Aritmetika Analisia Geometria Estatistika Menuak, ikonoak,...
Objektu matematikoak Algebra lineala Funtzioak Grafikoak 2Dtan Konbinatoria Tresnen barra 
WIRIS ++ Ekuazioak eta sistemak Progresioak Grafikoak 3D-tan Neurri-unitateak Lehen Hezkuntza 
Neurri-unitateak 
>>azkar   
   Idazkera
Aritmetika
Funtzioak
bihurtu bihurketa faktore
koefiziente unitate
 Taulak  Oinarrizko unitateak SI-koa
SI-etik eratorritako unitateak
Beste unitate sistemetako unitateak
Nazioarteko Neurketa Sistemako aurrizkiak

Neurri-unitateak funtsesko tresna dira fisikan, eta baita matematikaren hainbat arlotan ere.

WIRIS ek sortzea ahalbidetzen duen neurri-unitateak Unitateen Nazioarteko Sistemaren guztiak dira (SI) eta baita beste hainbat ere, litroa edo barra (presio atmosferikoa), esaterako, zeinek erabilera praktikoa duten. Erabiltzaileak nahi dituen unitateak ere sor ditzake ondorengo komandoarekin: unitate.

SI-an, unitate nagusiez gain, multiploak eta azpimultiplo hamartarrak daude, ondorengo aurrizkiak erabiliz adierazten direnak deka, hekto, kilo, dezi, zenti, mili... Nazioarteko sistemaren unitate guztiak zein haien aurrizkiak, laburdurak eta haiei dagozkien bihurtzeko faktoreak oinarrizko unitatearekiko, kapituluaren bukaerako taulak atalean daude. Neurri-Unitateak erlaitzeko ikonoak erabil ditzakegu unitateak eta neurriak sortzeko. Esaterako, metroa adierazteko, ikonoa erabiliko dugu eta dezimetroa adierazteko, ordea, dezi ezkerrean dagoen menu tolesgarrian, eta klik egingo dugu gero ondorengo ikonoan: .

Erabili ditzakegun unitate ohikoenetakoak, bai SI-ekoak direnak, bai ez direnak, honako hauek dira:

metro, gramo, amper, kelvin, mol, litro, ordua, minutu, segundu, coulomb, henry, newton, joule, volt, ohm, hertz, pascal, bar, radian, siemens, farad, tesla, watt, weber
WIRIS eko unitate guztien erlazioa aurkituko dugu kapituluaren bukaerako taulak atalean.

Unitateak haien artean biderkatu eta zatitu daitezke unitate berriak definitzeko. Neurri-unitate bat zenbaki batez biderkatzen badugu, kantitate bat (neurriaren balioa adieraz dezakeena) lortuko dugu. Magnitude bereko kantitateak elkarri batu daitezke, unitate beretan adierazita ez badaude ere, edo biderkatu edo zatitu, eta haiek adierazteko erabili diren unitateak aldatu ere.

Kantitate konplexu bat unitate bakar batean adierazteko bihurtu komandoa erabiliko dugu lehen ergumentu gisa kantitatea izango duena eta bigarren argumentu gisa emaitza adierazteko erabiltzea nahi dugun unitateak. Ikus ditzagun zenbait adibide:



Idazkera 

Kantitate fisikoak gehitu, kendu, biderkatu eta zatitu daitezke elkar. Oro har, kantitateak gehitu eta kentzeko, idazkera konplexua erabiliko dugu, hau da, kantitateak bereiziko ditugu (kantitatea jarraian haren unitatea duen zenbakia dela gogoratu) espazio baten bitartez bereiziko dugu. WIRIS ek idazkera konplexua ulertzen du, baina zalantzarik badago, hobe da batuketa eta kenketaren ohiko ikurrak erabiltzea.



Aritmetika 

Kantitate fisikoak batzen eta kentzen direnean, kantitate negatiboak ere azal daitezke. Posible denean, WIRIS ek kantitate negatibo horiek haien baliokideak diren kantitate positibo bihurtzen ditu. Ikus ditzagun zenbait adibide.



Funtzioak 

Kantitateak beste unitateetara bihurtzeko erabili behar diren funtzioak honako hauek dira:


bihurtu:  komandoa bihurtu

bihurtu komandoak argumentu bat edo bi jaso ditzake. Lehenengo kasuan, sartu dugun kantitatea SI-ko Oinarrizko unitateak bitartez idatzita jasoko dugu. Bigarrenean, aldiz, bigarren argumentua zehaztutako kantitatea zein neurri-unitatetan adierazi nahi dugun adierazten du.


bihurketa faktore:  komandoa bihurketa_faktore

Komando honek bat edo bi neurri-unitate har ditzake argumentu gisa. Bi argumentu jasotzen baditu, lehen unitatearekin adierazi ditugun kantitateak zein faktorerekin biderkatzen duen adierazten du, bigarren unitatean haren baliokidea lortzeko. Argumentu bakarra jasotzen badu, neurri-unitatea dela suposatzen duguna, unitate horretan adierazitako kantitateak SI-ren Oinarrizko unitateak bitartez idatzita jasotzeko beharko dugun faktorea adieraziko digu.


koefiziente:  komandoa koefiziente

Kantitate bat emanda, bere koefizientea itzultzen du batugai bakarra baldin badauka; batugai gehiago baldin baditu, SI-era transformatutako kantitatearen koefizientea itzultzen du.


unitate:  komandoa unitate

Kantitate bat emanda, bere neurri-unitatea itzultzen du batugai bakarra baldin badauka; batugai gehiago baldin baditu, SI-eko unitate baliokidea itzultzen du.


 Taulak


Oinarrizko unitateak SI-koa 

Horietatik abiatuz, beste unitateak definitzen dira:



Magnitudea SI-eko unitatea
izena sinboloa
luzera metro m
masa kilogramo kg
denbora segundu s
intentsitate elektrikoa amper A
tenperatura termodinamikoa kelvin K
substantzia kantitatea mol mol
argi-intentsitatea kandela cd


SI-etik eratorritako unitateak 

Oinarrizkoetatik abiatuta definituta:



Magnitudea SI-eko unitatea Adierazpena beste unitate batzuetan Adierazpena oinarrizko unitateetan
izena sinboloa
angelu laua radian rad   m·m-1=1
angelu solidoa estereoradian sr   m2·m-2=1
maiztasuna hertz Hz   s-1
indarra newton N   kg·m·s-2
presioa, tentsioa pascal Pa N/m2 m-1·kg·s-2
energia, lana, bero kantitatea joule J N·m m2·kg·s-2
potentzia, fluxu erradiatzailea watt W J/s m2·kg·s-3
potentzial elektriko-diferentzia, indar elektroeragilea volt V W/A m2·kg·s-3·A-1
kapazitantzia farad F C/V m-2·kg-1·s4·A2
erresistentzia elektrikoa ohm W V/A m2·kg·s-3·A-2
karga elektrikoa coulomb C F·V A·s
konduktantzia elektrikoa siemens S A/V m-2·kg-1·s3·A2
fluxu magnetikoa weber Wb V·s m2·kg·s-2·A-1
fluxu magnetikoaren dentsitatea tesla T Wb/m2 kg·s-2·A-1
induktantzia henry H Wb/A m2·kg·s-2·A-2
argi-fluxua lumen lm cd·sr m2·m-2·cd=cd
iluminantzia lux lx lm/m2 m2·m-4·cd=m-2·cd
erradionukleido baten aktibitatea becquerel Bq   s-1
xurgatutako dosia gray Gy J/kg m2·s-2
dosi baliokidea sievert Sv J/kg m2·s-2
aktibitate katalitikoa katal Kat   s-1·mol


Beste unitate sistemetako unitateak 


Magnitudea Unitatea
izena sinboloa
denbora ordua h
denbora minutu min
denbora segundu s
bolumena litro l
presioa, tentsioa bar b


Nazioarteko Neurketa Sistemako aurrizkiak 


Faktorea Aurrizkia sinboloa
101 deka da
102 hekto h
103 kilo k
106 mega M
109 giga G
1012 tera T
1015 peta P
1018 exa E
1021 zetta Z
1024 yotta Y


Faktorea Aurrizkia sinboloa
10-1 dezi d
10-2 zenti c
10-3 mili m
10-6 mikro µ
10-9 nano n
10-12 piko p
10-15 femto f
10-18 atto a
10-21 zepto z
10-24 yocto y

Kapitulu honetako izenak Normalizaziorako Europar Batzordearen araudian dago oinarrituta.

powered by WIRIS
(c) maths for more sl. Todos los derechos reservados. Ohar legala