inprimatu
minutu 1 Aritmetika Analisia Geometria Estatistika Menuak, ikonoak,...
Objektu matematikoak Algebra lineala Funtzioak Grafikoak 2Dtan Konbinatoria Tresnen barra 
WIRIS ++ Ekuazioak eta sistemak Progresioak Grafikoak 3D-tan Neurri-unitateak Lehen Hezkuntza 
Grafikoak 3D-tan 

WIRIS ek irudikapen grafikoa hiru dimentsiotan egiteko prozedurak ditu. Prozedura horien aplikazio nagusiak geometria irudiak irudikatzea da eta baita funtzioak ere.

Irudikapena Marrazketa tabloian ondorengo komandoaren bidez: marraztu3d. Irudian testua idazteko, ondorengo komandoa erabiliko dugu: idatzi3d.

geometria_egoera komandoari ere begiratu diezaiokegu komando hori nola erraz daitekeen ikusteko.

>>azkar   
 Marraztu komandoa  objektu bat marraztu funtzio bat marraztu
ekuazio bat marraztu sestra kurbak
bektoreak marraztu aukerak marraztu3d
 Testua idazteko komandoak  idatzi3d aukerak idatzi3d
 Marrazketa tabloian  aukerak tabloia3d  
 Geometria interaktiboa  

 Marraztu komandoa

objektu bat marraztu:  marraztu3d (d:Marrazgarri3d )

Oro har, funtzio horrek d irudikatzen ditu marrazketa tabloian. Marraz daitezkeen objektu horietako batzuk dira: Puntu, Lerro, Plano3d, Segmentu, Hiruki, Poligonal, Poliedro3d, Gainazal, Kurba3d eta Testu_kutxa. Argumentua Zerrendabada, orduan, bere elementu guztiak marraztuko dira.

Ez da gauza bera d identifikatzailea izatea (aldagaia). Marraz daitekeen objektua badu balio bezala, orduan marraztu egiten da; bestela, ez du ezer ere egingo eta oharra lortuko dugu. Aurrerago d -ren balioa aldatzen bada, irudia eguneratu egingo da objektu berria bistaratzeko. Esan dezakegu marrazketa tabloiak hartan zein objektu irudikatu diren gogoan dituela eta haien balioa aldatzen bada, berriro marrazten dituela.

Hurrengo adibidean jarrera hori ikus dezakegu. P puntua (3,5,0) bada eta hura irudikatzen badugu (lehen blokea), puntua (3,5,0) azalduko da marrazketa tabloian. Jarraian, P (2,-1,0) balioa hartzen badu, hori azalduko da marraztuta. Horretarako ez da beharrezkoa marraztu3d komandoa erabiltzea P.


funtzio bat marraztu:  komandoa marraztu3d

Kurbak edo gainazalak marrazteko, ondorengo komandoa erabiltzen da: marraztu3d. Kasu gehienetan, nahikoa izango da irudikatu nahi dugun funtzioaren adierazpena ematea eta sistemak aukeratuko du kurba edo gainazala, ibilbidea eta ordenatua zein aldagaik emango duten. x, y edo z.

Gainazalen hainbat adibide ikusiko ditugu.

Aldagaiak eta ibilbidea ere zehaztea badago.



Kurba parametrikoak 

Kurba parametrikoak irudikatzeko, beti adierazi beharko da parametroa zein aldagai izango den eta ibilbidea zein den adieraztea.



Gainazal parametrikoak 

Gainazalean eragina duten bi aldagaiak adieraziz eta haien ibilbideak emanaz, gainazal parametrikoak marraz ditzakegu.


ekuazio bat marraztu:  marraztu3d (eq:Ekuazio )

marraztu3d komandoak argumentu bezala onartzen du ekuazioa ere. Komando horrek ekuazioari lotutako objektu matematikoaren irudi grafikoa emango digu.

Komandoak onartzen dituen ekuazioak ondorengo objektu motei dagozkionak dira Plano3d.


sestra kurbak:  komandoa sestra_kurbak

sestra_kurbak komandoarekin, gainazal bati lotutako sestra kurbak sortu eta marraztu ahal izango ditugu. sestra_kurbak komandoaren emaitza, planoan edo espazioan marraz dezakegu.


bektoreak marraztu:  marraztu (v:Bektore,P:Puntu )

Bektore bat marrazteko, bektore hori eta puntu bat adierzten ditugu. Aukerek, geziaren forma adierazteko balio dute.


aukerak marraztu3d:  Aukeran, marraztu3d komandoaren azken argumentua aukeren Zerrenda bat izan daiteke.

Aukerek irudien itxura (kolorea, lodiera, etab.) kontrolatzea ahalbidetzen du. Zenbait aukeren funtzionamendua, edo bere kalitatea, ordenagailuak Java™ (JVM)-ren zein bertsio duenaren araberakoa izango da. Java™-ren 1.3 bertsioarekin (Java 2) edo ondorengo batekin, bigarren adibidean, zabalera edo lodiera desberdinak dituzten zuzenak ikusi ahal izango ditugu. Java-ren azken bertsioa jaitsi.

Aukeren balioak komen bidez bereizita sartuko dugu, honelako formatuarekin: 'izena_aukera=balioa_aukera'; esaterako kolorea=berdea.

marraztu3d komandoaren aukera zerrenda da:
kolorea
Tabloia zein kolorerekin marraztuko den adierazten du.
balore posiblea 0 eta 255 bitarteko hiru zenbaki osoren zerrenda, '{r,g,b}' modukoa, non r, g, b gorriaren kantitateari (red), berde (green) eta urdinaren (blue) kantitateei dagozkien, kolorea definituz. Lana errazteko, zenbait kolore definitu dira: beltz, txuri, gorria, berdea, urdin, cyan, magenta, oria, marroi, laranja, arrosa, gris, gris_ilun, gris_argia eta Koloreen zerrenda osoa: html koloreak.
balore lehenetsia beltz

ertza
Irudi itxien ertza margotu behar den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

bete
Irudi itxia baldin badugu, komandoak barrualdea margotuko den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur, faltsu eta "automatiko".
balore lehenetsia "automatiko"

betetzeko_kolorea
Irudia itxia bada eta bete balioa egia bada, irudien barrua zein kolorekin margotuko den adierazten du.
balore posiblea Kolorea eta "automatiko"; aukeraren bigarren balio hori aukeratzen badugu, irudiaren barrualdea aukeratutako kolorez margotzen da kolorea.
balore lehenetsia "automatiko"

ikusgarri
Elementua ikus daitekeen edo ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

gardenkia
Elementuaren gardentasun maila adierazten du. 0 balioak elementua erabat opakua dela adierazten du. 1 balioaok elementua erabat gardena dela.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala 0 eta 1 bitartean.
balore lehenetsia : 0.3

mugikor
Marrazteko objektua modu estatikoan ez bada definitu, espazioan mugitzea edo ez mugitzea eragin daiteke.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

hari
Elementuaren ertzak nabarmenduko diren ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur, faltsu eta "automatiko".
balore lehenetsia "automatiko"

tamainu_puntu
Tabloian marrazten diren puntuen tamaina adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 5

lerro_zabalera
Tabloian marrazten ditugun funtzioen zuzenen, segmentuen edo grafikoen lodiera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 1

ebaluatu
Marrazkia egitean elementua ebaluatuko den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

erakutsi_etiketa
Irudiaren etiketa grafikoan erakutsi behar den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

etiketa
Irudi ondoan erakusten den etiketa zein den adierazten du.
balore posiblea : edozein objektu eta "automatiko"; aukeraren bigarren balio hori aukeratzen badugu, etiketak irudiaren izena adierazten du.
balore lehenetsia "automatiko"

etiketa_letra_tipoa
Tabloiko etiketak idazteko zein letra tipo erabiltzen den adierazten du.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Letra_tipoa.
balore lehenetsia : {lodia=faltsu,etzana=faltsu,izena="SansSerif",tamainu=12}

izena
marraztu3d komandoak irudikatu behar duen objektuaren izena ezagutzen ez duenean, haren izena adierazten du. Elementu bakarra denean bakarrik du eragina eta ez zerrenda bat denean.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Kate.
balore lehenetsia nulu

izena_hazi
marraztu3d irudikatu beharreko objektuaren izena ez du ezaguzen, irudi horren objektua aukera horren balioa da zenbaki bati lotua dagoena.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Kate.
balore lehenetsia nulu


 Testua idazteko komandoak

idatzi3d:  idatzi3d (d,P:Puntu )

Funtzio horri esker, d idatzi daiteke P. Oro har, d Kate modukoa izango da, edozein objektu izan badaiteke ere. Oro har, idatzi3d komandoa ondorengo motako objektua irudikatzeko modu azkarra izan daiteke: Testu_kutxa.


aukerak idatzi3d:  Aukeran, idatzi3d komandoaren azken argumentua aukeren Zerrenda bat izan daiteke.

idatzi3d komandora igaro ditzakegun aukerak, beraz, testu_kutxa ekoak eta marraztu ekoak dira ( hemenikus ditzakegu), idatzi3d(t,d,P,O) baliokidea baita: marraztu(t,testu_kutxa(d,P,O),O)-i, non t Tabloia3d, O Zerrenda aukerena, eta d eta P aurreko paragrafoan deskribatu den. Komando honen aukerak ezagutzeko, haren izen bera duena irakur dezakegu ondorengo kapituluan: Grafikoak 2Dtan.


 Marrazketa tabloian

Komandoek marraztu3d edo idatzi3d lehen argumentu gisa eta, aukeran, irudikatzeko marrazketa tabloia jaso dezakete. Lehen argumentua tabloi bat ez bada, WIRIS ek aldez aurretik definitutako ezaugarriak dituen bat ematen du.

Kalkuluen bloke bakoitzak tabloi bat du lehenetsia eta, izan ere, nahi adina izan ditzake. Marrazketa tabloi bat sortzeko komandoak dira tabloia3d() edo tabloia3d(P,x,y,z); azkenak zentroa Ppuntan, x, altuera y eta sakontasuna z.

Tabloia sortutakoan, haren atributuak alda daitezke ondorengo funtzioaren bidez: atributuak3d. Hurrengo adibidean marrazteko tabloi bat sortzen da, non, ohi ez bezala, ez dira ez kuboa agertzen:

Marrazteko tabloiaren ikonoen inguruko azalpena ( , , , , etab.) ondorengo atalean dago: Menuak, ikonoak....


aukerak tabloia3d:  tabloia3d komandoaren aukera zerrenda da:
zentroa
Tabloiaren zentroaren puntua adierazten du.
balore posiblea : edozein Puntu.
balore lehenetsia puntu(0,0,0)

altuera
Tabloiaren altuera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 21

zabalera
Tabloiaren zabalera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 21

sakonera
Tabloiaren sakonera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 21

atzeko_planoko_kolorea
Tabloiaren atzealdeko kolorea adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {255,255,240} (krema kolorea).

informazioa
Sagua irudi baten gainetik igarotzen dugunean zein informazio erakutsiko den adierazten digu. Irudia pantailan dagoenean informazio hori alda daiteke marrazketa tabloiaren tresnen barrako , edo ikonoen bitartez.
Informazio gehiago .....-(e)an
etiketa edo erakutsi_etiketa.
balore posiblea "ezer", "izena", "definizio" eta "balio".
balore lehenetsia "izena"

ikusgarri
Tabloia ikus daitekeen edo ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

transformatu_matrize
Marrazketa kuboak marrazketa leihoan duen posizioa adierazten du. Kuboa mugitzen dugun bakoitzean, posizio berria marrazketa tabloiaren tresnen barrako ikonoaren bitartez.
balore posiblea : edozein Matrize zenbaki Erreala 3x3.
balore lehenetsia -


. Leihoaren atributuak

leiho_altuera
Marrazki leihoaren altuera adierazten du, pixeletan.
balore posiblea : edozein zenbaki Oso positiboa.
balore lehenetsia : 450

leiho_zabalera
Marrazki leihoaren zabalera adierazten du, pixeletan.
balore posiblea : edozein zenbaki Oso positiboa.
balore lehenetsia : 450


. Ardatz koordenatuen atributuak

erakutsi_ardatzak
Ardatz koordenatuak marrazkian agertuko diren ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

ardatz_kolorea
erakutsi_ardatzak egia bada, ardatzak zein koloretan margotuko diren adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {150,150,255} (urdin argia).


. Kuboaren atributuak

erakutsi_kubo
Leihoan kuboa azaltzen den ala ez adierazten du. Puntuak marrazketa tabloitik mugi daitezke askatasun osoz.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

kuboaren_kolorea
Kuboaren kolorea adierazi.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {150,150,255} (urdin argia).


 Geometria interaktiboa

Espazioko geometria interaktiboak planoan bezala funtzionatzen du. Ikus Geometria interaktiboa planoan.

powered by WIRIS
(c) maths for more sl. Todos los derechos reservados. Ohar legala