inprimatu
minutu 1 Aritmetika Analisia Geometria Estatistika Menuak, ikonoak,...
Objektu matematikoak Algebra lineala Funtzioak Grafikoak 2Dtan Konbinatoria Tresnen barra 
WIRIS ++ Ekuazioak eta sistemak Progresioak Grafikoak 3D-tan Neurri-unitateak Lehen Hezkuntza 
Grafikoak 2Dtan 

WIRIS ek irudikapen grafikoa bi dimentsiotan egiteko prozedurak ditu. Prozedura horien aplikazio nagusiak geometria lauaren irudiak irudikatzea da eta baita funtzioak ere.

Irudikapena Marrazketa tabloian egiten da, marraztukomandoen bitartez, objektu bakarra irudikatu nahi badugu, edo adierazibidez, sistemak objektuaren hainbat ezaugarri irudikatzea nahi badugu, esaterako, asintotak edo puntu kritikoak funtzioaren kasuan. Irudian testua idazteko, ondorengo komandoa erabiliko dugu: idatzi.

geometria_egoera komandoari ere begiratu diezaiokegu komando hori nola erraz daitekeen ikusteko.

>>azkar   
 Marraztu komandoa  objektu bat marraztu funtzio bat marraztu
ekuazio bat marraztu bektoreak marraztu
aukerak marraztu  
 Eskualdeen marrazkia  eskualdeen marraztu eskualdea
 Adierazi komandoa  adierazi aukerak adierazi
 Testua idazteko komandoak  idatzi aukerak idatzi
 Marrazketa tabloian  aukerak tabloia  
 Geometria interaktiboa  mugitzailea punturik hurbilena

 Marraztu komandoa

objektu bat marraztu:  marraztu (d:Marrazgarri2d )

Oro har, funtzio horrek d irudikatzen ditu marrazketa tabloian. Marraz daitezkeen objektu horietako batzuk dira: Puntu, Lerro, Zirkunferentzia, Segmentu, Hiruki, Poligonal, Funtzio, Kurba edo Testu_kutxa. Argumentua Zerrendabada, orduan, bere elementu guztiak marraztuko dira.

Ez da gauza bera d identifikatzailea izatea (aldagaia). Marraz daitekeen objektua badu balio bezala, orduan marraztu egiten da; bestela, ez du ezer ere egingo eta oharra lortuko dugu. Aurrerago d -ren balioa aldatzen bada, irudia eguneratu egingo da objektu berria bistaratzeko. Esan dezakegu marrazketa tabloiak hartan zein objektu irudikatu diren gogoan dituela eta haien balioa aldatzen bada, berriro marrazten dituela.

Hurrengo adibidean jarrera hori ikus dezakegu. P puntua (3,5) bada eta hura irudikatzen badugu (lehen blokea), puntua (3,5) azalduko da marrazketa tabloian. Jarraian, P (2,-1) balioa hartzen badu, hori azalduko da marraztuta. Horretarako ez da beharrezkoa marraztu komandoa erabiltzea P-n.


funtzio bat marraztu:  komandoa marraztu

Funtzioa nola irudikatu modu askotara adierazi daiteke. Kasu gehienetan, nahikoa izango da irudikatu nahi dugun funtzioaren adierazpena ematea eta sistemak aukeratuko du ibilbidea eta abzisa eta ordenatua zein aldagaik emango duten.

Ondorengo adibideetan aldagaia eta ibilbidea nola adierazi erakusten digute.



Kurba parametrikoak 

Kurba parametrikoak irudikatzeko, beti adierazi beharko da parametroa zein aldagai izango den eta ibilbidea zein den adieraztea.



Kurba inplizituak 

Kurba inplizituak marrazteko, nahikoa izango da kurba horren ekuazioa adieraztea. Aukerakoa da parte hartzen duten aldagaiak eta haien ibilbidea adieraztea.


ekuazio bat marraztu:  marraztu (eq:Ekuazio )

marraztu komandoak argumentu bezala onartzen du ekuazioa ere. Komando horrek ekuazioari lotutako objektu matematikoaren irudi grafikoa emango digu.

Komandoak onartzen dituen ekuazioak ondorengo objektu motei dagozkionak dira Lerro, Zirkunferentzia eta Konika.


bektoreak marraztu:  marraztu (v:Bektore,P:Puntu )

Bektore bat marrazteko, bektore hori eta puntu bat adierzten ditugu. Aukerek, geziaren forma adierazteko balio dute.


aukerak marraztu:  Aukeran, marraztu komandoaren azken argumentua aukeren Zerrenda bat izan daiteke.

Aukerek irudien itxura (kolorea, lodiera, etab.) kontrolatzea ahalbidetzen du. Zenbait aukeren funtzionamendua, edo bere kalitatea, ordenagailuak Java™ (JVM)-ren zein bertsio duenaren araberakoa izango da. Java™-ren 1.3 bertsioarekin (Java 2) edo ondorengo batekin, bigarren adibidean, zabalera edo lodiera desberdinak dituzten zuzenak ikusi ahal izango ditugu. Java-ren azken bertsioa jaitsi.

Aukeren balioak komen bidez bereizita sartuko dugu, honelako formatuarekin: 'izena_aukera=balioa_aukera'; kolorea=berdea.

marraztu komandoaren aukera zerrenda da:
kolorea
Tabloia zein kolorerekin marraztuko den adierazten du.
balore posiblea 0 eta 255 bitarteko hiru zenbaki osoren zerrenda, '{r,g,b}' modukoa, non r, g, b gorriaren kantitateari (red), berde (green) eta urdinaren (blue) kantitateei dagozkien, kolorea definituz. Lana errazteko, zenbait kolore definitu dira: beltz, txuri, gorria, berdea, urdin, cyan, magenta, oria, marroi, laranja, arrosa, gris, gris_ilun, gris_argia eta Koloreen zerrenda osoa: html koloreak.
balore lehenetsia beltz

ertza
Irudi itxien ertza margotu behar den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

bete
Irudi itxia baldin badugu, barrualdea margotuko den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

betetzeko_kolorea
Irudia itxia bada eta bete balioa egia bada, irudien barrua zein kolorekin margotuko den adierazten du.
balore posiblea Kolorea eta "automatiko"; aukeraren bigarren balio hori aukeratzen badugu, irudiaren barrualdea aukeratutako kolorez margotzen da: kolorea.
balore lehenetsia "automatiko"

ikusgarri
Elementua ikus daitekeen edo ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

mugikor
Marrazteko objektua modu estatikoan ez bada definitu, planoan mugitzea edo ez mugitzea eragin daiteke.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

ebaluatu
Marrazkia egitean elementua ebaluatuko den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

dimentsio_finkoak
Marrazketa tabloiaren neurriak aldatzean objektuak planoan kokapen berria izango duten ala ez adierazten du. Aurkakoa esaten ez bada, berriro kokatzen dira.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

tamainu_puntu
Tabloian marrazten diren puntuen tamaina adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 5

lerro_zabalera
Tabloian marrazten ditugun funtzioen zuzenen, segmentuen edo grafikoen lodiera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 1

erakutsi_etiketa
Irudiaren etiketa grafikoan erakutsi behar den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

etiketa
Irudi ondoan erakusten den etiketa zein den adierazten du.
balore posiblea : edozein objektu eta "automatiko"; aukeraren bigarren balio hori aukeratzen badugu, etiketak irudiaren izena adierazten du.
balore lehenetsia "automatiko"

etiketa_letra_tipoa
Tabloiko etiketak idazteko zein letra tipo erabiltzen den adierazten du.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Letra_tipoa.
balore lehenetsia : {lodia=faltsu,etzana=faltsu,izena="SansSerif",tamainu=12}

izena
marraztu komandoak irudikatu behar duen objektuaren izena ezagutzen ez duenean, haren izena adierazten du. Elementu bakarra denean bakarrik du eragina eta ez zerrenda bat denean.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Kate.
balore lehenetsia nulu

izena_hazi
marraztu irudikatu beharreko objektuaren izena ez du ezaguzen, irudi horren objektua aukera horren balioa da zenbaki bati lotua dagoena.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Kate.
balore lehenetsia nulu


 Eskualdeen marrazkia

eskualdeen marraztu:  marraztu (e:Inekuazio )

Desberdintzek definitutako eskualdea marraztu dezakegu zuzenean marraztu komandoarekin. Aukerakoa da operadorea erabiltzea, hainbat eskualde elkar ebakitzeko. Ikus, baita ere, eskualdea.


eskualdea:  eskualdea (...)

eskualdea komandoa, marraztu komandoarekin lortu genitzakeenak baino gainazal gehiago marrazteko erabil daiteke. Adibidez, funtzio esplizitu batek mugatutako edo edozein bi kurbaren arteko eremua definitu eta marraztu ahal izango da.

eskualdea-rekin erabilitako berdintzek mugatuko dituzte zona kotatuak:

Funtzio esplizitu batek definitutako eskualdea marrazteko, hau egingo dugu:

Bi funtzio esplizituk definitutako eskualdea marrazteko, hau egingo dugu:


 Adierazi komandoa

adierazi:  adierazi (...)

Funtzio honen helburua objaktuak marraztea eta, aldi berean, haren inguruko informazio aipagarriena adieraztea da. Adibidez, funtzioak irudikatzea funtzioaren grafika marraztea eta haren elementu aipagarriak adieraztea da, puntu nabarmenak, asintotak eta tokiko maximoak, esaterako. Ondorengo funtzioaren argumentu berberak onartzen ditu: marraztu.

Mota hauetako objektuetarako dago definituta:

Funtzio, Zirkunferentzia eta Konika ( Hiperbola, Elipse eta Parabola)
Komandoa WIRIS ek elementu nabarmenik ez duela uste duen edo kalkulatzen ez dakien objektu batentzat aplikatzen denean, komandoa honen baliokidea da: marraztu.


aukerak adierazi: 

adierazi komandoaren aukerak eta ondorengoak berberak dira: marraztu.


 Testua idazteko komandoak

idatzi:  idatzi (d,P:Puntu )

Funtzio horri esker, d idatzi daiteke P-n. Oro har, d Kate modukoa izango da, edozein objektu izan badaiteke ere. Oro har, idatzi komandoa ondorengo motako objektua irudikatzeko modu azkarra izan daiteke: Testu_kutxa.


aukerak idatzi:  Aukeran, idatzi komandoaren azken argumentua aukeren Zerrenda bat izan daiteke.

idatzi komandora igaro ditzakegun aukerak, beraz, testu_kutxa ekoak eta marraztu ekoak dira ( hemenikus ditzakegu), idatzi(t,d,P,O) baliokidea baita: marraztu(t,testu_kutxa(d,P,O),O), non t Tabloia, O baita eta Zerrenda aukerena, eta d eta P aurreko paragrafoan deskribatu den.

testu_kutxa komandoaren aukera zerrenda da:
atzeko_planoa
Irudikatu den objektuaren atzealdea margotu behar den ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

atzeko_planoko_kolorea
atzeko_planoa balioa egia bada, irudien atzealdea zein kolorekin margotuko den adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {255,255,255} (zuri kolorea).

ertza
Irudikatu den objektuaren inguruan ertza jarri behar den ala ez adietazten du; beharrezkoa bada, haren lodiera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Oso ez negatiboa.
balore lehenetsia 0

ertza_kolorea
ertza zenbaki Oso positiboa izanik, ertza zein kolorez margotu behar den adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {0,0,0} (beltz kolorea).

posizio_horizontal
Testu_kutxa -aren posizio horizontala adierazten du, erreferentzia gisa adierazitako puntua hartuz.
balore posiblea "ezker", "zentroa" eta "eskuin".
balore lehenetsia "eskuin"

posizio_bertikal
Testu_kutxa -aren posizio bertikala adierazten du, erreferentzia gisa adierazitako puntua hartuz.
balore posiblea "goian", "zentroa", "oinarri_lerro" eta "behe".
balore lehenetsia "oinarri_lerro"

gehienezko_zabalera
Ondorengoaren gehienezko zabalera adierazten du: Testu_kutxa. Textua zabalagoa bada, hurrengo lerrora doa.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : ∞ (infinitu).

Letra_tipoa
Testua tabloian idazteko erabiltzen den letra-tipoa adierazten du.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Letra_tipoa.
balore lehenetsia : {lodia=faltsu,etzana=faltsu,izena="SansSerif",tamainu=12}

beltz_iturri
Tabloiko testuak letra lodia erabiliko duen adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

italiar_letra_tipoa
Testuak letra etzana erabiltzen duen adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia faltsu

izena_letra_tipoa
Erabili den letra-tipoaren izena adierazten du.
balore posiblea "Serif", "SansSerif" eta "Monospaced".
balore lehenetsia "SansSerif"

letra_tamaina
Testuaren letraren tamaina adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Oso positiboa.
balore lehenetsia : 12


 Marrazketa tabloian

Komandoek marraztu, adierazi edo idatzi lehen argumentu gisa eta, aukeran, irudikatzeko marrazketa tabloia jaso dezakete. Lehen argumentua tabloi bat ez bada, WIRIS ek aldez aurretik definitutako ezaugarriak dituen bat ematen du.

Kalkuluen bloke bakoitzak tabloi bat du lehenetsia eta, izan ere, nahi adina izan ditzake. Marrazketa tabloi bat sortzeko komandoak dira tabloia() edo tabloia(P,x,y); azkenak zentroa Ppuntan, x zabalera eta ondorengo altuera duen tabloia sortzen du: y.

Aurkakoa adierazten ez bada, tabloia sortzen denean, koordenatuen ardatzak eta laranja koloreko sarea azalduko dira. Elementu horiek ez agertzea nahi badugu, erakutsi_ardatzak(faltsu) eta erakutsi_sarea(faltsu)exekutatu beharko dugu, hurrenez hurren, tabloia sortu eta ezer marraztu aurretik. Marrazketa tabloiak sarea ikusgarria badu, puntuak sarearen erpinetik bakarrik higi daitezke. Marrazketa tabloia sortutakoan, ardatza eta sarea edo ikonoekin kontrola ditzakegu, hurrenez hurren.

Hurrengo adibidean marrazteko tabloi bat sortzen da, non, ohi ez bezala, ez dira ez ardatzak ez sarea agertzen:

Marrazteko tabloiaren ikonoen inguruko azalpena ( , , , , etab.) ondorengo atalean dago: Menuak, ikonoak....


aukerak tabloia:  tabloia komandoaren aukera zerrenda da:
zentroa
Tabloiaren zentroaren puntua adierazten du.
balore posiblea : edozein Puntu.
balore lehenetsia puntu(0,0)

altuera
Tabloiaren altuera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 21

zabalera
Tabloiaren zabalera adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 21

ikusgarri
Tabloia ikus daitekeen edo ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

atzeko_planoko_kolorea
Tabloiaren atzealdeko kolorea adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {255,255,240} (krema kolorea).

proportzioa
Tabloiaren altuera eta zabaleraren artean nahi den proportzioa adierazten du .
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 1

informazioa
Sagua irudi baten gainetik igarotzen dugunean zein informazio erakutsiko den adierazten digu. Irudia pantailan dagoenean informazio hori alda daiteke marrazketa tabloiaren tresnen barrako , eta ikonoen bitartez.
Informazio gehiago .....-(e)an
etiketa edo erakutsi_etiketa.
balore posiblea "ezer", "izena", "definizio" eta "balio".
balore lehenetsia "izena"


. Leihoaren atributuak

leiho_altuera
Marrazki leihoaren altuera adierazten du, pixeletan.
balore posiblea : edozein zenbaki Oso positiboa.
balore lehenetsia : 450

leiho_zabalera
Marrazki leihoaren zabalera adierazten du, pixeletan.
balore posiblea : edozein zenbaki Oso positiboa.
balore lehenetsia : 450

leiho_posizio
Marrazki leihoaren altuera eta zabaleraren artean nahi den proportzioa adierazten du.
balore posiblea : edozein zenbaki Erreala positiboa.
balore lehenetsia : 1


. Ardatz koordenatuen atributuak

erakutsi_ardatzak
Ardatz koordenatuak marrazkian agertuko diren ala ez adierazten du.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

ardatz_kolorea
erakutsi_ardatzak egia bada, ardatzak zein koloretan margotuko diren adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea, zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {150,150,255} (urdin argia).

ardatz_estiloa
Koordenatuen ardatzak nola marrazten diren adierazten du, bi zuzen perpendikular bezala edo elkarrekiko perpendikularrak diren gezi bikote baten bezala. Gainera, bigarren kasuan, abzisen ardatza x edo X bidez ordezkatu daitezke eta ordenatuena y edo Y.
balore posiblea "ezer", "gezi", "gezi_xy" eta "gezi_XY".
balore lehenetsia "ezer"

ardatz_iturburua
Testua idazteko erabiliko den letraren tamaina eta ardatzei laguntzen dieten balioak adierazten ditu.
balore posiblea : ondorengo motako edozein objektu: Letra_tipoa.
balore lehenetsia : {lodia=faltsu,etzana=faltsu,izena="SansSerif",tamainu=10}

ardatz_etiketa
Koordenatuen ardatzak izendatzen ditu. Zerrendako lehen osagaiak abzisen ardatzari ematen die izena eta bigarrenak, ordea, ordenatuari.
balore posiblea : edozein Zerrenda bi osagaidunak.
balore lehenetsia : {,} (bat Zerrenda_huts bi osagaidunak).


. Sarearen atributuak

erakutsi_sarea
Leihoan sarea azaltzen den ala ez adierazten du. Sarea azaltzen bada, marraztutako puntuen mugimendua sarearen ebaki puntuei mugatzen zaie; bestela, puntuak marrazketa tabloiean zehar mugi daitezke, askatasun osoz.
balore posiblea ziur eta faltsu.
balore lehenetsia ziur

sare_kolore
Sarearen kolorea adierazten du.
balore posiblea : edozein Kolorea , zenbakizko formatuan {r,g,b} edo, definituta badago, izenarengatik.
balore lehenetsia : {255,200,100} (laranja argia).


 Geometria interaktiboa

Badago erlazio geometrikoetan oinarrituz zenbait objektu marraztea eta horietako batzuek higituz erlazioak nola irauten duten ikustea. Horretarako, besteen menpe dauden objektuak adierazi behar dira honako ikurraz: :=.

Ondorengo adibidea kalkulatu ondoren, saia puntu hau mugitzen: P.


mugitzailea:  komandoa mugitzailea

mugitzailea komandoa erabiliko dugu eta := rekin aldagai bat izendatuko dugu zenbaki Realak modu interaktiboan aukeratu ahal izateko.

Komando horrek ibilbidea eta, aukeran, hasierako balioa hartzen ditu argumentu bezala.


punturik hurbilena:  komandoa punturik_hurbilena

Geometria interaktiboan, beste irudiaren gainean puntu bakar bat jartzea izaten da beharrezkoa. Komando horrek lehen argumentu bezala hartzen du objektu geometriko bat eta bigarren argumentu bezala hasierako puntuaren balioa.

powered by WIRIS
(c) maths for more sl. Todos los derechos reservados. Ohar legala