inprimatu
minutu 1 Aritmetika Analisia Geometria Estatistika Menuak, ikonoak,...
Objektu matematikoak Algebra lineala Funtzioak Grafikoak 2Dtan Konbinatoria Tresnen barra 
WIRIS ++ Ekuazioak eta sistemak Progresioak Grafikoak 3D-tan Neurri-unitateak Lehen Hezkuntza 
Aritmetika 

Eragiketa aritmetiko guztiak adierazteko WIRIS ek ohiko sinboloak erabiltzen ditu. Sinbolo horiek WIRISek lan egin dezakeen objektu matematikoen mota guztiei aplika daitezke.

>>azkar   
 Sinboloak  batuketa kenketa biderketa
frakzioa potentzia faktorial
 Giltzak  
 Zatigarritasuna  zatidura eta hondar zatidura hondar
faktorizatu zatitzaile komunetan handien multiplo komunetan txikiena
lehen?  

 Sinboloak

Eragiketa aritmetikoak WIRIS en adierazteko, tekla bati elkartuta dagoen sinboloen bidez adierazten dira, zatiketa osoa ezik, komando edo ikono bidez sar daitekeena.

Eragiketa batzuk, frakzioa adibidez, idazkera matematikoarekin irudika daitezke, ikono egokiak erabiliz. Horrela, adibidez, ikonoak berretura batera jasotzeko aukera ematen du eta pantailan goi-indize bat bezala irudikatzeko.

Azkenik, formula konplexuen idazketa arintzeko, ikono batzuk tekla konbinazio bat dute, sagua erabili gabe lortzeko aukera ematen dutenak. Aurreko adibidearekin jarraitzeko, teklen konbinazioarekin berretzailea ere sar dezakegu. Ctrl + Gezia gora.

Jarraian, eragiketa aritmetikoak eta sinboloak, eta kasuak kasu, ikonoa eta teklen konbinazioa erlazionatzen dituen laukia dugu. Gainera, eragiketen adibide bana ikusiko dugu.

eragiketa sinboloa ikonoa teklatua

+    

-    

* edo ·    

/ Ctrl + /

^ Ctrl + Gezia gora edo Ctrl + Shift + ^

!    

Sinboloa * beti azalduko da · moduan hitzarmen tipografikoen arabera.


 Giltzak

Giltzak, ( eta ) teklekin edo ikonoarekin sor ditzakegunak, matematikan ohikoa den moduan funtzionatzen dute. Gaiak taldekatzea ahalbidetzen dute, gero, haien arteko eragiketa egiteko. Giltzik ez dagoenean, kalkulagailuak eragiketen hierarkia jarraituko du: lehenengo egingo ditu biderketak eta zatiketak eta, gero, batuketak eta kenketak. Segurtasuna areagotzeko, egin behar dugun eragiketa argi ez dagoenean beti giltzak erabiltzea komeni da.

Giltzak ikonoarekin sortzen baditugu, edukiaren araberako tamaina izango dute. Giltzaren tamaina aldakorra sortuko dute Ctrl + ( eta Ctrl + ) teklen konbinazioak. Giltzak ( eta )idatziz sartzen baditugu, ez dute tamaina aldakorra izango; bien funtzionaltasuna berbera izango da. Ondorengo adibideak tamaina aldakorreko giltzekin egin dira.

Ikus dezagun adibideren bat: ((2-3/5)·5)3; hasteko, hauxe kalkulatuko dugu: 2-3/5; gero, emaitza 5 rekin biderkatu eta, azkenik, denaren berredura egingo da 3.

Bi adierazpenak 2/4+3*2 eta (2/4)+(3*2) baliokideak dira. Ikus dezagun WIRIS ikonoak nola erabili nahasketarik ez egoteko eta, ondorioz, giltzaren beharrik gabe.

Funtzioen argumentuak adierazteko ere erabiltzen ditugu giltzak, baina batzuetan haiek ere ken ditzakegu. Argumentu bat baino gehiago duten funtzioetan, komek bereiziko dituzte.


 Zatigarritasuna

Jarraian, aritmetikaren eragiketa eta funtzio garrantzitsuenak azalduko ditugu. Aurkakoa esaten ez bada, zenbaki osoak zein polinomioak erabil daitezke.


zatidura eta hondar:  ikonoa , komandoa zatidura_eta_hondar edo zat_hon

Lehen argumentua bigarrenarrekiko zatiketa osoaren zatidura eta hondarra kalkulatu.


zatidura:  komandoa zat edo zatidura

Lehen argumentua bigarrenarekin zatitzean sortzen den zatidura (osoa) kalkulatzen du.


hondar:  komandoa hon edo hondar

Lehen argumentua bigarrenarekin zatitzean sortzen den zatiduraren (osoa) hondarra kalkulatzen du.


faktorizatu:  komandoa faktorizatu

Zenbaki oso baten deskonposizioa zenbaki lehenen arteko produktu gisa ematen du. Koefiziente errealeko polinomioak ere faktorizatzen ditu.


zatitzaile komunetan handien:  komandoa zkh edo zatitzaile_komunetan_handien

Bi osoko zenbakien, bi baino gehiagoko osoko zenbakien edo polinomioen zatitzaile komunetako handiena kalkulatzen du.


multiplo komunetan txikiena:  komandoa mkt edo multiplo_komunetan_txikiena

Bi osoko zenbakien, bi baino gehiagoko osoko zenbakien edo polinomioen multiplo komunetako txikiena kalkulatzen du.


lehen?:  komandoa lehen?

Osoko zenbaki bat emanda ziur erantzuten du hau zenbaki lehena bada eta faltsu ez bada. Funtzio horrek ez du polinomioekin eragiten.

powered by WIRIS
(c) maths for more sl. Todos los derechos reservados. Ohar legala